Sakandarrak Santa Coloma de Farnersko ratafia festan

Guaixe 2007ko azaroaren 8a

Aurten euskal kultura eta patxarana gonbidatzea erabaki dute, gure edaria ratafiaren "ahaidea" baita. Egitarau zabal horren barruan sakandarrek toki berezia izanen dute. Izan ere, asteburua Santa Coloma de Farnersen emanen dute Etxarri Aranazko zanpantzarrak, txalapartariek keta trikitilariek. Haiekin batera, Altsasuko Momotxorroak ere izanen dira Gironan. Ratafia edariaren festari euskal ukitua ere Bartzelonako Euskal Etxeko dantza taldeak, txalapartariek, trikitilariek eta herri kirol erakustaldiak emanen diote. Euskaldunen emanaldiak bi izanen dira. Aurrena larunbatean, 18:00etatik aurrera, eta, igande eguerdian, bigarren aldiz.