5. errondako emaitzakPreferente mailan, Mikel Markotegik baino ez zuen irabazi. Iraitz Mauleonek eta Sebastian Insaustik berdindu egin zuten eta Cesar Razkinek galdu. Hala, 43 jokalarik parte hartzen duen preferente mailan, Mauleon 16.a da, Insausti 32.a, Markotegi 27.a eta Razkin 43.a. Lehen mailan, Julen Floresek berdinketarekin amaitu zuen bere partida, hartara 24.a da sailkapenean, azken aurrekoa. Juan Andres Cerro 5. jardunaldia arte lehian aritu da, baina erretiratu egin da. Bigarren mailan, Manex Insaustik eta Markel Floresek lortu zuten garaipena. Aimar Ieregik berdinketarekin amaitu zuen partida eta Jose Antonio Ieregik berriz, berea galdu egin zuen. Guztia kontutan hartuta, Aimar Ieregi 5.a sailkapen nagusian, Insausti 7.a, Jose Antonio Ieregi 15.a eta Markel Flores 26.a. 6. errondako iragarpenak Txuriak Beltzak Preferente maila Iraitz Mauleon Iñaki Barberia Mikel Markotegi Angel Vilches Sebastian Insausti Jose Zaratiegi Cesar Razkin (atsedena) Lehen maila Juan Fraile Julen Flores Bigarren maila Daniel Aginaga Manex Insausti Jose Luis Garcia Aimar Ieregi Jose Antonio Ieregi Fermin Anaut Eneko Miranda Markel Flores