Garaipen garrantzitsua

Guaixe 2007ko azaroaren 5a

Etxarriarrek asteburukoan garaipen garrantzitsua erdietsi zuten. 1-0ko markagailuarekin amaitu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldearen kontrako neurketa. Partidaren lehen zatian Etxarrikoak izan ziren nagusi. Taldekide bat izan zen kanporatua, baina 30. minutuan Elsok gola sartu zuen eta neurketak itsura polita hartu zuen Etxarrirentzat. Neurketaren 2. zatian aurkaria nagusi izan arren, 3 puntuak herrian geratu ziren. 9. jardunaldiari ekin aurretik, Etxarri 3. da sailkapen nagusian eskuratutako 13 puntuei esker. Hurrengo jardunaldian, asteburuan, Donezteberekin neurtuko da Sakanako taldea. Doneztebetarrak azken aurrenak dira une honetan taula nagusian.