Altsasuarrak gero eta gorago

Guaixe 2007ko azaroaren 5a

Altsasuk Beti Onak taldearen kontra garaipena lortu zuen, 4 eta 2ko markagailuarekin, gainera. Neurketa ez zen erraza izan altsasuarrentzat. 0-0ko berdinketarekin amaitu zen lehen zatia. Hori gutxi balitz, 2. zatia hasi eta berehala Beti Onak taldeak gola sartu zuen. Hala ere, Altsasuarrak gogotsu erantzun zioten okertutako egoerari eta 4-2ko emaitza erdietsi zuten. Era berean, Domus Santuaren zubi luzea zela eta, Altsasuarrek urrian jokatu gabe utzi zuten 6. jardunaldiko partida jokatu zuten ostegunean. Lagunaken kontra orduan 2-0 galdu zuten. Altsasu 8. jardunaldia eta gero 13 punturekin 4.a da. Taldeak liga hasiera zaila izan zuen, baina azken txanpan garaipen garrantzitsuak eskuratu ditu eta sailkapenean gora ari da. Asteburuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin neurtuko da etxetik kanpo.