Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Partidak Irurtzungo pilotalekuan (larunbata arratsaldetan), Etxarri Aranazkoan (ostiral iluntzean, larunbatetan eta igande goizetan) eta Olaztin (ostiral eta larunbatetan) jokatuko dira. Txapelketa 2 mailatan, 1. eta 2. mailan banatuta, burutuko da. Eta maila bakoitzean gutxienez 6 bikotek eman beharko dute izena maila osatu ahal izateko. Izen-emateaIzena emateko epea azaroaren 19an, astelehenarekin, amaituko da. Horretarako, 1. mailan arituko den bikoteak 26,5 euro ordaindu beharko ditu eta 2. mailan jokatu ahal izateko 20 euro. Parte hartu ahal izateko, nahiz argibidetarako, ondorengo telefono zenbakitara hots egin behar da: Etxarri Aranatzen (Miguel Aristorena) 948 567 086ra, Irurtzunen (Josu Alegre) 948 600 488ra eta Olaztin (Fermin Zornoza) 661 613 982ra.