Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irristaketa ligan Etxarri Aranatz, Urdiain, Altsasu, Olazti eta sortu berri den Arbizuko eskoletako irristalariek parte hartuko dute. Hala ere, ibarrean bizi den edozein irristalarik parte hartu dezake abiadura eta jolas probetan. Jakina, irristalariaren maila teknikoa eta adina kontuan hartzen da mailaketa egiterakoan. Azken proba ez beste, guztiak puntuagarriak dira, baina gutxienez lautan parte hartu behar da azken jardunaldian sariak eskuratu nahi badira. Puntuaketari dagokionez, txapelketan zehar irristalariek izandako hiru ohartarazpeneko puntu bat gehiago izanen du. Bestetik, lehiaketako 4 emaitza txarrenak baztertzeko aukera izanen dute irristalariek. Ligaren antolakuntzaz Mankomunitateko Kirol Zerbitzua, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Sutegi Taldea arduratuko dira. Arbizu, Urdiain, Altsasu eta Olaztiko Udalen eta San Donato ikastetxearen laguntza jasotzen dute. Edozein argibidetarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura 948 464 866 edo Sutegi Taldeko Julia Acebesi 948 563 796 hots egin dakioke. EgutegiaAzaroak 10 OlaztiAzaroak 17 UrdiainAbenduak 15 ArbizuAbenduak 22 AltsasuIlbeltzak 12 Etxarri AranatzIlbeltzak 28 ArbizuOtsailak 18 Olazti sari banaketa.