Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostia-BehobiaSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Donostia-Behobia lasterketarako autobusa antolatu nahi zuen, baina jende nahikoak ez duenez izena eman, ibarratik ez da autobusa aterako. Lasterketa ezaguneko 43. edizioa jokatuko da igandean. Aurtengoan parte hartzeari dagokionez errekorra beteko da, 14.600 korrikalari izanen dira Donostiatik Behobiarako bidean. Urtero lez, jakin badakigu, autobusa ez atera arren, igandekoan ere korrikalari sakandar aunitz izanen dela han.