Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
HelburuakSakanako 6 eta 12 urte bitarteko haur guztiak parte hartzera daude gonbidatuak. Eskolaz kanpoko ordutegian eginen diren jarduera horien bidez "Sakanan dauden kulturen arteko harremanak sustatu" nahi dira. Haurren "parte hartze zuzen eta aktiboa eskatzen duten jolasen bitartez Sakanako kulturen ezagutza sustatuko da". Aldi berean, haur sakandar berrien parte hartzea bulkatuko da eta, bide batez, ibarreko kultur baliabideen berri (ludotekak, liburutegiak, kultur etxeak, etab.) izanen dute. Kulturen alderdi ludikoa eta dibertigarria ezagutuz ibarreko eta etorri berri diren haurren arteko harremana ere bultzatu nahi da, "kulturekiko errespetua bultzatuz". Antolatu diren jardueren inguruan informazio gehiago nahi duena edo proposamen edo iritzia eman nahi duena Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Sailarekin jarri daiteke harremanetan 648 070 710 telefonora hots eginez edo immigrazioa@sakana-mank.com e-postara zuzenduz. Kulturen arteko olinpiadakIaz bezala, aurten ere Sakanako hainbat herrietan jokatuko dira olinpiada berezi horiek. Herri bakoitzean hainbat talde osatuko dira. Taldeak haur etorkinek zein bertakoek osatuko dituzte, horrela herrian bertan integrazioa eta harremana bultzatzen delako. Taldeek hainbat proba gainditu beharko dituzte, guztiak ere munduko jolasen, kirolen, dantzen eta abarretan oinarritutakoak dira. Herrietako kanporaketen ondoren bi final izanen dira, bata Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian bestea. Kulturen arteko olinpiaden egutegiaZiordia: azaroaren 10a, larunbata, 12:00etan, pilotalekuan. Iturmendi: azaroaren 17a, larunbata, 12:00etan, pilotalekuanUrdiain: azaroaren 23a, ostirala, 17:00etan, pilotalekuanEtxarri Aranatz: azaroaren 24a, larunbata, 12:00etan, pilotalekuanOlazti: azaroaren 30 ostirala, 17:00etan, pilotalekuanIrurtzun: abenduaren 1a, larunbata, 12:00etan pilotalekuanLakuntza: abenduaren 15a, larunbata, 12:00etan pilotalekuanUharte Arakil: abenduaren 22a, larunbata, 12:00etan pilotalekuanOlinpiaden finalak Olazti: abenduaren 16a, igandea, 12:00etan pilotalekuanEtxarri Aranatz: abenduaren 23a, igandea, 12:00etan pilotalekuan Ipuin kontalarien saioak eta antzerkiaHitza eta antzezpena ere baliatuko dira ibarreko haurrei kulturartekotasunaren balioak ezagutarazteko. Hala, ipuin-kontalariek haurrei "mundua eta bertan bizi diren pertsona eta pertsonaiak hurbilduko dizkiete". Gauza bera eginen da iragarritako antzezlanaren bidez ere. Jardueraren egutegia: Olazti: azaroaren 22an, 17:30ean, liburutegian. Etxarri Aranatz: azaroaren 29an, 17:30ean, liburutegian. Irurtzun: abenduaren 11n, 18:30ean, liburutegian. Altsasu: 2008ko ilbeltzaren 25a, ostirala, 19:00etan, liburutegian. Altsasu: 2008ko ilbeltzaren 13an, domekan, Iortia kultur gunean Sebastopoleko titiriteroak.