Antzerkiaz blai! Etxarri Arantzen

Guaixe 2007ko aza. 9a, 00:00
Jokoaut!Lehen hitzordua gaur iluntzeko 22:00etan izanen  da Etxarri Aranatzeko Kultur etxean. Pikor teatrok taularatuko duen Jokoaut! ikuskizuna ikusteko parada izanen da. Egun pipilean dagoen gaiari helduko diote antzezleek eta ikusleak hausnarketa horretan sartzea da haien helburua. Eskolako erasoen inguruko eztabaidan sartuko dira bete betean.Ikuskizun horretan helduen munduaren bortizkeriari buruz hitz eginen dute, eta gazteek hura nola ulertzen duten; komunikabideek transmititzen duten bortizkeriari buruz eta gazteek hura nola harrigarriro irensten duten; objektu eta animalien kontrako bortizkeriari buruz. Antzerkia ikusi ondoren aktoreekin gai honi buruz hitz egiteko aukera izanen da. Beraz, antzerki-hausnarketa ariketa sakonarekin hasiko dute etxarriarrek haien kultur agenda.Antzerkian trebatzeko tailerraHorrekin gozatu eta antzerkian murgildu nahi duten neska mutikoek ere bihar, larunbatarekin, dute bigarren hitzordua. Bihar eta heldu den larunbatean antzerkian trebatu nahi dutenendako antzerki tailerrak egonen dira 11:00etatik 13:00etara Etxarri Aranazko kultur etxean. 8 eta 12 urte bitarteko neska mutikoei zuzendutako tailerrak izanen dira eta parte-hartzaile kopurua 18-21 bitartekoa izanen da. Antzerki tailer horretan parte hartzen duten neska mutiko batzuk haien lehen lana oholtza gainean eskaintzeko aukera izanen dute Atikus teatro taldearen laguntzarekin. Wendiren Zabua da aurkeztuko duten antzezlana eta lan honetan Atikusekoekin batera etxarriar gaztetxoak ikusiko ditugu. Sekulako Betiko munduan kulunkan dabiltzan mutiko eta neskatxa dira Peter Pan eta Wendy; munduko zeinahi bazterreko mutiko edo neskatxak egingo lukeen moduan. Izaki bizidun batek ez du beste izaki bizidun batekin topatzea baino bentura hobeagorik biziko, eta zabu baten gainean bada, askoz hobe. Azaroaren 17an arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko dute lana eta bitartean antzerki teknika, gidoi eta bestelakoak ikasten jardungo dute gaztetxoek.