Tolosako Bonberenea gaztetxearen ekimenari esker Kateak izeneko bere lehen disko luzea kaleratu du berriki. 11 abesti intimista biltzen dituen lana da hau. Bere gitarraren laguntzaz joan den urtean hasi zen orain Kateak lana osatzen duten abestiak konposatzen eta instrumentu horrekin melodiak sortu eta moldatu ditu. Diskoaren grabazioan Karlos Osinaga (teknikoa), Karlos Aranzegi (bateria), Imanol Goikoetxea (gitarra) eta Joni Ubeda (baxua) musikariak izan ditu lagun. Abeslari gazteak adierazi duenez, "aurrekoaren jarraipena da". Lehenbiziko lanak eta honek oinarri berdina dute. "Biak gitarrarekin sortuak dira baina garapen bat egon da bi urte hauetan", adierazi zuen.