Altsasuk galdu

Guaixe 2007ko azaroaren 12a

Altsasuri partiduak ihes egin zion eskuetatik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldearen kontra aritu zen etxetik kanpo eta 3-2ko markagailuarekin galdu egin zuen. Neurketaren lehen zatia 0 eta 2ko markagailuarekin amaitu zen. 2.ean altsasuarrak indar handiz atera ziren zelaira eta 2-2ko berdinketa lortu zuten. Hala ere, neurketa amaitzear zegoela, Unibertsitatekoek falta jaurtiketa batekin gola sartu eta 3 puntuak eskuratu zituzten. 10. jardunaldiari ekin aurretik, Altsasu 4.a da sailkapen nagusian 13 punturekin. Datorren jardunaldian Donezteberen kontra arituko da etxean. Azken hori azkena da 1. multzoko sailkapenean 4 puntu eskuratu eta gero.