Dimisioa eman du udaleko Kudeaketa Batzordeak

Guaixe 2007ko azaroaren 12a

Legeak dioenari segituz, Nafarroako Gobernuak haien ordezkoak bilatu beharko ditu herritarren artean. Populazioagatik Iturmendiri 7 zinegotzi dagozkionez, gobernuak gutxienez udal ardurak hartzeko prest dauden 5 pertsona opatu beharko ditu eta haien artean alkatea zein den erabaki beharko dute. Hori gertatzen den bitartean egun alkate den Nicolas Arbizu funtziotan jarraituko du. ProzesuaMaiatzean egin ziren udal hauteskundeetan Espainiako epaitegiek Abertzale Sozialistak eta EAE-ANVren zerrendak baliogabetu zituzten. Lastaileko deialdian ez zen hautagaitzarik aurkeztu. Irailaren 15ean herri kontsulta egin zen udal ardurak hartzeko 7 herritar aukeratzeko. Baina hautatutako batzuk ez ziren prest azaldu eta bertan behera gelditu zen dena.