Lakuntzarrek garaipenarekin gora

Guaixe 2007ko azaroaren 13a

Lagun Arteak Amayaren kontra 3 eta 2ko markagailuarekin irabazi zuen. Talde lakuntzarra indarrez eta borrokarako gogoarekin atera zen zelaira. Neurketaren 20. minututik Lagun Artea jokalari batekin gutxiago gelditu zen, baina hala ere irabazi egin zuen. 10. jardunaldia jokatu ostean, Lakuntzako taldea 8. da sailkapen nagusian. Asteburuko garaipenari esker taulan bi postu egin ditu gora eta 16 puntu ditu besapean. Datorren jardunaldian, igandean, Subizaren kontra arituko dira lakuntzarrak. Orduko aurkaria sailkapenean 4.a da 19 punturekin.