Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriz ere Altsasuko taldeak galdu egin zuen. Une honetan liderra den Txantrearen kontra aritu zen jokoan eta 86-38rengatik galdu egin zuen. Talde sakandarrak denboraldia hasi zenetik ez du garaipenik erdietsi. Avimauto Alsasua Ardoi taldea azkena da taulan 6 punturekin baino ez. Denboraldia hasi zenean taldeak sailkapenean lehen 8en artean egoteko erronka zuela jakinarazi zuen. Orain asmo hori zaildu egin zaie. Hala ere, kontuan hartu behar da aurten senior milan goragoko mailetan jokatu beharko luketen taldeak ari direla lehian eta horrek asko igo du kategoriako maila. Bihar Altsasuarrak Noainen arituko dira jokoan. Hango herriko kiroldegian arituko dira 19:45etik aurrera. Noain taldea 7.a sailkapen nagusian eskuratuak dituen 8 puntuei esker.