Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lanak egin eta gero berrituta gelditu da Izar Ondo ostatua. Egindako lanen ondoren 22 gela izatetik 17 izatera pasa da ostatu arbizuarra. Orain gelak handiagoak eta erosoagoak dira. Familiak dituen artelanak eta antzinako objektu batzuk ere ikus daitezke. Horrekin batera, igogailua ere jarri da. Lanek 480.809,68 euroko aurrekontua izan dute. IbilbideaEgungo Izar Ondo Txoko tabernan du jatorria. 40ko hamarkadan zabaldu zuten Conrada Lopez Alcegak eta Manuel Reparaz Maizak taberna hura herri erdian. 60ko hamarkadan errepide bazterrera aldatzea erabaki zuten, txalet txiki batera. Ostatuaren etengabeko jardunak negozioa aldameneko eraikinera zabaltzea ekarri zuen. Kamioi eta auto gidariak zerbitzatzeaz gain, oturuntzak eta ezkontzak ospatzen hasi ziren Izar Ondon. Gurasoekin batera Evaristo, Eusebio eta Maribel seme-alabak hasi ziren lanean.