Uhartearrek lidergoa galdu dute

Guaixe 2007ko azaroaren 14a

Aralar Mendi taldea 7. jardunaldian Viaria taldearen kontra aritu zen jokoan eta ozta-ozta, baina galdu egin zuen. 8-7ko emaitzarekin despeditu zuten neurketa. Asteburukoa uhartearren lehen porrota izan da 2007-2008ko denboraldia hasi zenetik. Izan ere, ordura arte gainontzeko denak irabazi zituen. Aipatutako porrotarekin, uhartearrak buru izatetik 3. postura pasa dira. 15 puntu dituzte besapean. Une honetan, Viaria taldea hain zuzen da sailkapeneko buru. 8. jardunaldian bihar 19:00etan jokatuko du Aralar Mendik. Nordecons Olite taldea hartuko du etxean eta hori sailkapenean 12.a da 4 punturekin.