Jende asko, baina ligoteorik?

Guaixe 2007ko azaroaren 13a

Giro hotza berotzen hasteko zer hobe pintxo erotiko batzuk baino. Poteoan zebiltzanek haiek dastatzeko aukera izan zuten. Ordurako kanpotar bat baino gehiago zegoen herrian. Gaztetxean izen iradokitzailez osatutako menua dastatzeko aukera izan zen eta postrerako Azkoiengo txurreroaren ikuskizuna izan zuten. Bota zuen izotzari aurre eginez izan ziren plazara dantzara animatu ziren batzuk. Baina jende gehiena tabernetan bildu zen. Norberaren asmoak adierazten zuten pegatinak ez ziren asko ikusten, gauak aurrera egin ahala egin ziren nabarmenago. Maitasun adierazpena indartzeko krabelinak erabiltzeko aukera galdu ez zuenik ere izan zen.