Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nobela horretan Jose Mari Satrustegi Nafarroan gertatzen ari ziren aldaketei buruzko azterketa bat egin zuen, hori bai, modu oso ulerterrazean. Udargi herrian dago kokatuta akzioa. Arbazuarrak bere eleberria 4 urtaroetan egituratu zuen, kritikoak esan zuen moduan: "Udaberria, nekazarien giroko azken hamabost urteotako aldaketa. Uda, industriak erakarri duen aldakuntza, Udazkena, erlijioaren krisia, eta Negua, ideologiarena".Klasikoen gordailuaEuskal literaturako testu klasikoak gordetzen dira izen hori duen web orrian, http://klasikoak.armiarma.com. Gordailuan biltzen diren testu gehienak literatura alorrekoak dira. Baina gordailuak ez du testu bilduma hutsa izan nahi, tresna bat izan nahi du, testu horiek irakurtzeko, erabiltzeko eta ezagutzeko. Susa literatur argitaletxearen eta Patxi Salaberri Muñoa idazle eta irakaslearen lanaren emaitza da.