Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guztiak ere informatikarekin zerikusia duten hitzak dira. Jokaldiko emaitzak hilaren 29ra arte eman daitezke eta guztiak zuzen erantzuten dituztenen artean MP4 bat zozketatuko du Kimak. Ohi bezala txartelak ikastetxeetan eta gazteak biltzen diren tokietan eskuratu daitezke. Baita www.altsasukokima.com web orrian.Horrekin batera, Altsasuko talde euskaltzaleak batixabi erronka deitu duena proposatu du. Jokaldiaren moduko bat sortzeko erronka bota dute euskaltzaleek. Erronka hartzen dutenen artean Gaztezulo aldizkarirako urtebeteko harpidetza zozketatuko du Kimak.