Errepresioaren aurkako manifestazioa deitu dute gaurko

Guaixe 2007ko azaroaren 16a

Azaldu zutenez, mobilizazioak iraunen duen ordu erdian alde zaharreko tabernak itxita izanen dira, "horrela babestu nahi izan dute deialdia, haiek ere errepresioaren helburu baitira". Aldi berean, altsasuarrei parte hartzeko dei egin zieten.Deitzaileek ziurtatu zutenez "azken hilabeteetan Sakanan, eta bereziki Altsasun, hilabete gogorrak bizi izan ditugu. Polizia ezberdinek herritarren kontra jo dute". Haien esanetan "herritarrak nazkatuta gaude bai PSOEk bai UPNk zuzentzen dituzten polizien errepresioaz". Errepresioaren Aurkako Batzordeko kideek gaineratu zuten "hau ez dela bakerako eta normalizazio politikorako bidea" eta "errepresio mota guztiak" salatuko zituztela. Aipatu batzordeak ere "udaletxean gobernatzen ari direnei" zuzendu zitzaien, esateko "polizia-etxeak inauguratzeak eta errepresioa eta kontrol soziala dakartzaten poliziekin itunak sinatzen jarraitzearen ondorioa da hau guztia".