Aukeratu dituzte musika eskolako kontseiluko ordezkariak

Guaixe 2007ko azaroaren 14a

Bozak zenbatu eta gero Altsasuko musika eskolako Eskola Kontseilua horrela gelditu da osatuta: Unai Hualde, alkatea; Josu Estarrona, zuzendaria; Jose Olaizola, ikasketa burua; Alaitz Ayala, idazkari akademikoa; Nekane Vilariño eta Txetxu Etxabarri, gurasoen ordezkariak; Ines Frances eta Amaia Amilibia, 18 urtetik gorako ikasleen ordezkariak; 14-17 urte bitarteko ikasleen ordezkaririk ez dago baina gerta liteke etorkizunean izatea; Mari Luz Zabala eta Belen Valencia, irakasleen ordezkariak eta Oihana Diaz irakasle ez diren langileen ordezkari.Eskolako zuzendaritzaren arabera, musika eskolaren funtzionamendurako ezinbesteko organoa da Eskola Kontseilua. Haren asmoa da kontseilua lehenbailehen biltzea, ikasturteko aurrekontuak onartu eta musika eskolaren proiektu berria martxan jartzeko beharreko urrats guztiak emateko.