Kalean da Dead Means Nothing taldearen aurreneko diskoa

Guaixe 2007ko azaroaren 14a

Taldeak aurretik maketa bakarra zuen, Aberingo 4i estudioan grabatua. Oraingoan ere laukote irurtzundarra Iñaki Llarenaren eskuetan jarri da eta hark grabatu, nahastu eta masterizatu du Seeds of Hate. Gauza bat dela, bestea dela, grabazioa asko luzatu zen. Dead Means Nothingen estreinako diskoak metal, death metal eta hardcore estiloko 11 kantu ditu. Lana Asturiasko Fragment Music eta Three Point Records konpainien eskutik argitaratu da eta 10 eurotan dago salgai. Taldea egun bere lanaren aurkezpena egiten ari da hainbat kontzerturekin. Iaz Dead Means Nothingen maila nabarmen gelditu zen. Mundu guztiko 1.500 talde baino gehiagok parte hartu zuten Nuclear Blast diskoetxearen lehiaketan. Irurtzungo laukoa 12 finalisten artean aukeratuak izan ziren. Irurtzundarrek orduan jaso zuten errekonozimendua eskenatoki gainean berretsi nahi dute orain, diskoaren zuzeneko aurkezpenekin.