Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haien artean iazko Gure Artea lehiaketan saritua izan zen Txuspo Poyoren lan bat dago, Delay glass izeneko bideoa. Artista altsasuarraren bideolana Duchampen Le Grand Verre lan ezagunaren "barnean egindako bidai antzeko bat da". XX. mendeko artearen ikonotzat jo daitekeen lan horri Txuspok egiten dion bisitaldiarekin "Duchampen mundua, eta orokorrean surrealismoa gidatzen zuen desiraren gaineko hausnarketa egiten da". Guztia bideoak dituen "irudikatzeko eta errealitatearen zenbait efektu imitatzeko" ahalmena erabiliz. Bestalde, Txupo Poyok lastailaren 4tik azaroaren 19ra arte erakusketa ikusgai du Valentziako Valle Orti galerian. Altsasuarraren Open 24h, US today marrazki bilduma eta Delay glass eta Ambientes hostiles 3 dimentsiotako animazioak ikusteko aukera dago.