Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako fokutik 20 km-tara dauden animaliei egindako 1.897 odol laginetatik 4 izan dira positiboa eman dutenak. Hala ere, behin betiko emaitzak aurki ezagutuko direla jakitera eman zuen kontseilariak. Nafarroako Gobernuaren asmoa da urtea despeditu bitartean 50 kilometroko eremuan abereei txerto guztiak jartzea. Horretaz gain, heldu den urteko lehen hiruhilabetekoan Nafarroa osoan txertoak jartzea espero du. Kontseilariak adierazi zuen "egoera erabateko normaltasunaren barruan sartzen" dela eta azpimarratu zuen gaitz honek ez duela inolako ondoriorik gizakiarengan.