Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egunez, Altsasu. Indar Gorriko kideak elkarte batean bazkaltzera bilduko dira eta arratsaldean "barrilada" eginen dute Altsasuko Gaztetxean. Indar Gorriren jaia Altsasutik Etxarri Aranatzera aldatuko da iluntzean. Hitzordua 23:00etan Etxarriko gaztetxean jarri dute. Orduan hasiko da Memo iruindarren eta Xopapo gasteiztarren kontzertua. Emanaldi horretan ateratako dirua Indar Gorriko kideek jaso dituzten isunak ordaintzeko izanen da. Indar Gorriko kideek Etxarriko Gazte Asanbladaren laguntza eskertu nahi izan dute.