Irristaketak badu etorkizuna Sakanan

Guaixe 2007ko azaroaren 15a

93 parte hartzaile izan ziren ordukoan. Hala ere, txapelketarako 120 irristalarik du izena emanda. Txapelketan benjamin, kimuak, haurrak, gazteak junior eta senior mailetan dihardute. Lasterketak egiteaz gain, jolasak nahiz beste era bateko gaitasunak agerian uzteko probak ere burutuko dituzte ligan zehar.Irristalariek hurrengo hitzordua biharko dute egina, Urdianen hain zuzen. Orduan, 17:30etik hasita, irristalariek berriz ere bere mailarik hoberena erakusten saiatuko dira eta lagunartean ongi pasatzeko aukera izanen dute.