Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maila polita erakutsi zuen hirukoak eta 8 finalista hoberenen artean gelditzea, besteak beste, Korea, Iran, Alemania, AEB, Turkia, Mexiko edo Txina artean, lorpen izugarria bada. Hirukotea Taekwondo Txapelketan teknika mailan lehiatuko zen Espainia ordezkatuz. Izan ere, hiruko horrek estatuko txapelketa irabazi zuen ekainaren 17an. Altsasuko taekwondo eskolatik oso pozik azaldu dira altsasusarrak bere bi kideekin egindako lan ona dela eta. Baina Monrealentzat ez dago atsedenik eta orain Europako Txapelketari heldu beharko dio. Oraindik orain guztiz ziurra ez bada ere, Altsasuko taekwondo eskolatik jakinarazi dutenez, Monreal abendu hasieran Turkian izanen da Europako Txapelketan lehian.