Lakuntzarrek irabazi

Guaixe 2007ko aza. 19a, 00:00
Asteburukoan Lagun Arteak Subizaren kontra garaipena lortu zuen, 0-3ko aldearengatik irabazi zuten lakuntzarrek. Hala ere, eta Lagun Arteak garaipena merezi arren, azpimarratzekoak dira Subiza taldearen huts egiteak eta baita epailearen lan okerra ere. Lakuntzaren golak Medinak, Gonzalezek eta Erbitik erdietsi zituzten. Larunbateko partida eta gero, talde sakandarra 6.a da sailkapenean. Hala ere, sailkapeneko 4., 5. eta 6. taldea ere bai, puntutara berdinduak daude, beraz lehia borrokatua da. 12. jardunaldian Lagun Artea Aurrera taldearekin lehiatuko da etxean. Aurrera 2. da taulan.