Gasolio isuria Errekalde errekara

Guaixe 2007ko aza. 19a, 00:00
Suhiltzaileak azkar batean joan ziren gasolindegi ondoko errekara. Bi dike jarri zituzten eta haien bidez ur emari ekologikoa mantendu zuten errekan eta gasolio isuria gehiago hedatzea ekidin zuten. Horrela isurketaren eragina 150 metro baino gutxiagoko tarte batera mugatzera lortu zuten. Nafarroako Larrialdien Agentziako uretako erreskate taldeak dikeek geldiaraztea lortu zuten erregaia ponpekin bildu zuten. Bestalde, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko teknikariak isuriaren tokira joan ziren istripuaren inpaktu ekologikoa baloratzera. Guardia Civilak eginen du isuriaren atestatua. Antzeko gertaera jazo zen, toki berean, 2002ko apirilaren 4an. Orduan 8.200 gasolio litron bukatu zuten Errekaldeko errekan.