Etxarrik berdindu

Guaixe 2007ko azaroaren 20a

Etxarrik etxean Beti Kozkorren kontra berdindu egin zuen. 2-2ko markagailuarekin amaitu zen neurketa. Etxarrin joko txarra ikusi zen. Beti Kozkor taldea penalti bati esker aurreratu zen markagailuan. Hala ere, 2. zatian talde sakandarra izan zen nagusi eta lortu zuen berdinketa. Bukaeran etxarriarrak 9 jokalarirekin bakarrik gelditzeak ez zion taldeari garaipena lortzen batere lagundu. Asteburukoaren ondoren, Etxarrik taldeko liderra izateari utzi dio eta orain 2.a da sailkapenean partida baten faltan. Asteburuan sailkapeneko buru den Lagunak taldearekin arituko da jokoan etxetik kanpora Etxarri.