Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Altsasuk goleadaz irabazi zion Doneztebe taldeari, izan ere, 6-1eko markagailuarekin amaitu zen neurketa. Futbol zuzena egin zuen talde sakandarrak eta bere aukerak ongi aprobetxatu zituen gola egiteko. 10. jardunaldiaren ostean, talde altsuarra 4. da sailkapen nagusian. Hala ere, lehen 4 talde horiek puntu 1 eta 2 punturen arteko aldea baino ez dute eta lehia bizia da. Asteburuan, Altsasu Beti Kozkorren aurka arituko da etxetik kanpo. Azken horrek 7 puntu baino ez ditu eta azken aurrena da taulan.