Amelia Salanueva kontseilariaren bisita

Guaixe 2007ko azaroaren 20a

Iturmendiko sareak eta zoladura berritzeko lanen aurreneko fasea despeditzeko 2 aste inguru falta dira. Bisitan udal agintariak izandakoek kontseilariari azaldu zioten ur beltzak eta euri urak banatzeko premiaren zergatiak azaldu zizkioten eta larrialdizko laguntza ematea eskatu zuen. 70.000 inguruko kostua luke Bakaikuko araztegia ez kaltetzeko lanek. Horrekin batera, behin behineko alkateak ziurtatu zuen, udalak ez duela baliabiderik eta lanen hurrengo faseak egiteko 15-20 urte itxaron beharko liratekeela. Horregatik, kontseilariari baliabiderik ez duten herri txikiendako laguntzak eskatu zituen Nicolas Arbizuk. Kontseilariak bere aldetik "Iturmendin egindako kudeaketa ona eta egindako inbertsioak ikustera" etorri zela esan zuen. Nicolasek egindako eskaera aztertuko zutela azaldu zuen, "aurki planak prestatzen hasi beharko dugu eta baliabiderik ez duten herriak eta herri txikiak kontuan izan behar ditugu". Ameliak gehitu zuenez, "halakoetan plan bereziak laguntzeko bide bat izan direla argi ikusi da".