Sakanako kalitatea

Guaixe 2007ko azaroaren 18a

SakandarrakEkitaldi horretan Nafarroako Gobernuak aurten bertan estreinakoz mundu mailako kalitate-ziurtagiriren bat lortu duten erakundeak omendu zituen. Hala, ISO edo antzeko ziurtagiria aurten lortu duten enpresek diploma bana jaso zuten. Horien artean 6 enpresa sakandar zeuden: Lakuntzako Sagarte S.A., Etxarri Aranazko San Donato S.A. eta Altsasuko MUFABRIK,S.L., Talleres Lantegui, S.L., Ingeniería Iradi, S.L. eta Talleres Arania, S.L.Bestalde, UNE 175.000 araua lortu duten komertzioek ere Nafarroako Gobernuaren errekonozimendua jaso zuten. 3 harategi sakandar zeuden horien artean: Irurtzungo Zabaleta harategia, Arbizuko A. Razkin harategia eta Olatzagutiako Imaz harategia. Guztiak ere Naragi taldekoak dira eta UNE ziurtagiriak zerbitzuaren kalitatea hobetzeko bide eman die.