Gaur 2. jardunaldia

Guaixe 2007ko azaroaren 21a

Lehen neurketa, txapelketako antolatzaileek esan bezala, "polita izan zen, bigarrenean baina, askoz pilotadaka gutxiago izan zen". Bi multzotan banatuta 6 bikotek dihardute lehian. Iragan asteburuan hasi eta abenduaren 14ra arte luzatuko da torneoa. Neurketak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira, ostiralero, 22:00etan hasita. Sociedad Deportiva Altsasuko arduradunek deia egin dute jendea pilotalekura hurbildu dadila eta "sarrera dohainekoa dela" gogorarazi dute. Gaur ondorengo neurketak izanen dira ikusgai: 2. jardunaldia. Gaur, 22:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan: Iñigo-Endika (Euskal) - Etxeberria-Barrenetxea (Galarreta)Pascual-Lazkoz (Euskal) - Oiarzabal-Lizarralde (Galarreta)