Amaitu da txapelketa

Guaixe 2007ko azaroaren 22a

Preferente mailan jokalari sakandarren artean Cesar Razkinen eskuratu zuen garaipena 7. jardueran. Sailkapen nagusiari erreparatuz gero, Iraitz Mauleon 18. postuan geratu da, Mikel Markotegi 22.ean, Sebastian Insausti 37.ean eta Cesar Razakin bera 39.ean. Maila honetan lehen hiru sailkatuek 2008ko ilbeltzaren 2tik 6ra preferente mailako espeziala jokatuko dute. Alabaina, ordukoan ez da ordezkapen sakandarrik izanen. Lehen mailari dagokionean, txapelketa Julen Floresek eta Juan Andres Cerrok hasi zuten, baina azken hori erretiratu egin zen. Floresek 7. jardunaldian ez zuen bere partida irabazi eta sailkapen nagusian 24. postuan gelditu da. Lehen mailan liderrak lortu du preferente mailara igotzeko txartela, Floresek beraz ez. Bigarren mailan, 5 puntu edo gehiagorekin txapelketa amaitu dutenak mailaz igoko dira, eta horien artean Manex Insausti sakandarra dago. 5 punturekin despeditu du lehia, beraz hurrengoetan 2. mailan jardungo du. Berak sailkapeneko 4. postuan amaitu du, Jose Antonio Ieregik 9.ean, Aimar Ieregik 11.ean eta Markel Floresek 18.ean. 7. jardunaldiari erreparatuz gero, aurreko larunbatean, Ieregi biek haien partidak irabazi egin zituzten eta Floresek nahiz Insaustik berdinketarekin amaitu zuen bakoitzak berea.