Banatu dira txapelak

Guaixe 2007ko azaroaren 20a

Larunbat goizean Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan Emakumeen II. Sakanako Pala Txapelketako finalak jokatu ziren. 4 mailetan aritu dira neskak lehian: kimuak mailan, gazteak mailan eta helduen 1. nahiz 2. mailan. Txapelketa iragan lastailaren 20an hasi zen eta larunbatetan burutu dira neurketak. Finaleko emaitzak ondokoak dira: Kimuak mailan: Ariane-Irati 17 / Ariane-Andrea 22Gazteak mailan: Iratxe-Garazi 26 / Maitane-Leire 30Helduak 2. mailan: Iera-Saioa 30 / Yanira-Saioa 24Helduak 1. maila: Nati-Nagore 30 / Susana-Miretxu 27Ariane eta Andreak, Maitane eta Leirek, Iera eta Saioak eta Nati eta Nagorek jantzi zituzten txapelak. Sari banaketan garaikurrak, txapelak, talasoterapiarako txartelak eta gaztak banatu ziren. Haren ondotik parte hartzaileek elkarrekin bazkaldu zuten. Antolatzaileak, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea, pozik agertu dira txapelketak izandako erantzunarekin eta balorazio oso ona egin dute. Haien esanetan "maila oso ona egon da txapelketan eta sortu den giroa ere polita izan da".