Batek irabazi, besteak berdindu

Guaixe 2007ko azaroaren 20a

Larunbatean jokatu zen Elomendi Txapelketako 9. jardunaldia. Zaldua Izalsaren kontra aritu zen jokoan eta 3-2 irabazi zuen neurketa. Rajatabla berriz Apolorekin aritu zen, eta berdinketarekin amaitu zuten jarduna, 2-2koarekin hain zuzen. 9. jardunaldia eta gero, Rajatabla 5.a da 11 punturekin eta Zaldua 8.a 9 puntu erdietsi ostean. Txapelketako liderra une honetan Ardoi ekipoa da eskuratu izan dituen 15 puntuei esker. Bihar, jokatuko da 10. jardunaldia, eta ordukoan Elomendik Unciti taldea izanen du aurrez aurre eta Rajatablak liderra den Ardoi. Ez dute batere neurketa samurra Rajatablakoek.