Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beti Gazte A eta Beti Gaztea B talde lesakarrak, nahiz Txantreako talde gaztea garaitu zituzten eskualdeko neskek. Hala, larunbatekoan 4 puntu erdietsi zituzten sakandarrek. Liga sistema bidez ari da gauzatzen txapelketa eta 2. jardunaldia jokatuta, Sakanako Taldea lehena da 7 punturekin. 2. postuan Beti Gazte "A" taldea da 6 punturekin, 3.a Beti Gaztea "B" taldea da 5. puntu baititu eta azkena Txantrea da eskuratu dituen 2 puntuengatik. 3. jardunaldiaTxapelketako 3. eta azken jardunaldia bihar jokatuko da. Proba Txantreako Virgen del Camino Institutuan burutuko da 17:00etatik aurrera. Talde Sakandarra une honetan taldeko liderra izanik, eta lehia estua izan arren, biharkoan txapelarekin bueltatzeko aukera badu.