Garapenerako lankidetzarako laguntzen deialdia egin du udalak

Guaixe 2007ko azaroaren 21a

Diru laguntzen helburua da, batetik, nazioarteko lankidetzarako edo garapena laguntzeko programak bultzatzea da diru-laguntzen helburua; betiere programa horiekin txertatzen badira herritarrak sentsibilizatzeko eta Altsasuko elkarteak nahiz populazioa oro har proiektuan esku-hartzera bideratzeko ekitaldiak. Bestetik, Altsasuko Udalak diruz lagunduko duen programak behar larrian dauden populazio sektoreen bizi baldintzak hobetzeko ekimenak bultzatu nahi ditu; hau da, Altsasu herrian bertan eragina dutenak sustatu, bultzatu, lagundu eta dinamizatu.Interesdunek 15 eguneko epea dute egitasmoak aurkezteko. Aurkeztu beharreko dokumentazioari buruz gehiago jakiteko Altsasuko web gunera jo (www.altsasu.net).