Alargunen plataformaren 6. topaketa

Guaixe 2007ko azaroaren 22a

Iortia kultur gunean Erakundearen sorreraren zergatia, helburuak, egindako ibilbidea eta abarren berri ematen duen bideoa ikusi zuten. Ondoren Klowclusiones antzezlanarekin gozatu zuten guztiek. Egun pasa borobiltzeko bazkaria eta dantzaldia izan zuten.Bide batez, udal ordezkariekin harremana egin zuten. Izan ere, eguerdian iritsi zirenean, Unai Hualde alkateak eta Maria Jose Notario zinegotziak harrera egin zieten. Alkateak plataformak "egindako lana" eskertu zuen, "genero berdintasunarekin sentsibilizazioa badago ere, plataforma erakundeen aurretik doa eta ezberdintasun arazo nabarmena jarri du agerian". Emakumearen batzordeko buruak esan zuen "borrokalariak zaretelako lortu dira helburuak". Plataformako sortzaileetako bat den Maria Luisa Garcia Fernandezek jakitera eman zuenez, "4 urte promesak entzuten eman eta gero aurten hasi dira kobratzen alargunak gutxieneko soldata dena". Hark emandako datuen arabera Nafarroan 12.000 alargun daude Nafarroan. Haietatik 8.500ek kobratzen dute, gainontzekoek ez. Dirudienez, Nafarroako Gobernuak errenta aitorpena egin ez dutenei ez die ordaindu, Maria Luisak azaldu zuenez, "jakinda haietako emakume askok errenta egiteko gutxienekora ere iristen ez direla". Atzokoan Nafarroako plataformako kideez gain Bilbokoak ere izatekoak ziren. Baina Madrilen estatuko aurrekontuak eztabaidatu zirenez bilbotarrek Madrilgo bidea hartu zuten.