Kiki eta Koko pailazoak Hiriberrin

Guaixe 2007ko azaroaren 23a

Bi pailazoen laguntzaz Hiriberriko eskola zaharretara hurbiltzen diren guztiak Alaitsu, alaitasunaren zaindaria, aurkitzeko modua opatuko dute. Horretarako Kikik eta Kokok monozikloa, joko malabareak, mazak, pilotak eta diaboloak, dantza, jolasak eta musika erabiliko dituzte. Haien bidez Hiriberrin biltzen diren haur guztiek pailazoekin jolastu, barre, abestu eta dantza eginen dute.Euskararen ZirimolaEuskarazko kultur jarduerak Sakanako herrietara eramateko helburuz Sakanako Mankomunitateak eta Bierrik Elkarteak sortutako kultur programa da. Adin guztietako publikoei formatu txikiko emanaldiak eskaintzen dizkie programak, euskaraz.