Anton Txekhov-en Hiru ahizpak taula gainean

Guaixe 2007ko azaroaren 23a

Literatura errusiarreko luma aipagarri horretatik sortutako lana taula gainean emateko prestatu du Iruñeko Gaiarre produkzioak. Probintziako herri batean bizi diren hiru ahizpa dira istorioaren ardatza. Desio bakarra dute: Moskura itzultzea. Haiendako hiriburua maitasunaren eta munduzalekeriaren ikur baita. Azken finean, bizitzea merezi duen biziaren ikurra. Sotiltasuna eta lirismoa duen drama da, baina aldi berean komedia. Itxaropena eta inkonformismoa darioIgnazio Aranazen zuzendaritzapean honako aktoreak agertuko dira taula gainean: Javier Aranda, José Mari Asín, Maiken Beitia, Marta Juániz, Jesús Idoate, Gabriel Latorre, Rafael Maza, Pilartxo Munárriz, Ibán Naval, Raquel Ortega, Miguel Pardo, Carol Verano. Tres Hermanas antzezlana Gaiarre Udal Antzokiko Fundazioak eta Aragoiko Antzezpen Ikastetxeak ekoitzi dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.