Lapur zuloa komedia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2007ko azaroaren 23a

Istorioa4 pertsonen istorioa kontatzen du antzezlanak. Bakoitak bere arazoak ditu. Mota guztietako terapiak probatu dituzten arren, obsesioak burutik kendu ezinik dabiltza. Halako batean, haietako batek lapurreta bat egitea proposatzen du eta guztiak ados azaltzen dira. Lapurreta, hori bai, ez diote edonori eginen, mafiari baizik. Eta hor guztia korapilatzen hasten da.  Lapur zuloa Amerikako Estatu Batuetako (AEB) gizarteari buruzko satira bat da. Haiei buruz barre egiteko aukera ematen du, baina baita euskaldunez, gure buruaz, barre egiteko ere. Stephen Adly Guirgis estatubatuarraren testu batean oinarritutako lana da. Jatorrizko lanean mafiako kideak italoamerikarrak baziren, Kanpingags taldearen moldaketan euskaldunak dira mafiako kideak. AEBko film eta nobelei esker edozeinek identifika ditzakeen pertsonaiak dira taula gainean izanen direnak. Haietan, pertsonaietan dago oinarrituta antzezlana, haiei gertatzen zaiena eta aurre egiteko duten gaitasuna da antzezlanaren ardatza.