Lagun Arteak 3 puntuei eutsi zien

Guaixe 2007ko aza. 26a, 00:00
Lagun Arteak Aurrera taldea hartu zuen berean eta 2-0 markagailuari esker erdietsi zituen jokoan ziren 3 puntuak. Neurketa oso lehiatua izan zen Lakuntzan jokatu zena. Lehen zatian leitzarrak izan ziren nagusi, baina hala ere lakuntzarrek egin zuten gola. Eta bigarren zatian, Lagun Arteak berak dominatu zuen jokoa. Orduan iritsi zen garaipena ziurtatu zuen 2. gola. 12. jardunaldiaren ostean, Lagun Artea 22 punturekin 5.a da sailkapen nagusian. Hala ere puntu horiekin 3. 4. eta 5. taldea daude, beraz lehia estua da goi aldean. Multzoko liderra Lagunak taldea da 27 punturekin. Asteburuan lakuntzarrak Avance Ezcabarte taldearen kontra arituko dira etxetik kanpo.