Aralar Mendik berriz galdu

Guaixe 2007ko azaroaren 28a

Larunbatean Aralar Mendik Castejon taldearen kontra 6-3 galdu egin zuen. Talde uhartearrak ezin hobe hasi zuen 2007-2008 denboraldiko liga, baina azken 3 jardunaldietan galdu egin du eta taldearen itsura erabat bestelakoa da. 9. jardunaldiaren ostean Aralar Mendi 6.a da 15 punturekin. Liderra berriz, Zalatamor Area 99 taldea da. Hark 22 puntu eskuratu ditu. Bihar talde uhartearrak Burlata taldea hartuko du berean. Hori 19:00etan izanen da Uharte Arakilgo pilotalekuan.