Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
TxostenaKoldo Tellituk Ikastolak, Orain eta Gero txostena egiteaz arduratu den lan-taldearen proposamenak azaldu zizkien bildutako guztiei. Horren aurretik, txostena egiteko arrazoiak justifikatu zituen, esanez, egin dituzten proposamenek ikastolen mugimenduak aspaldi egina zuen eskaerari erantzun nahi ziotela; alde batetik ikastolen ibilbide luzean "garaia iritsia zela datozen urteetan izanen dugun ikastola eredua berrikusteko"; eta, bestetik, belaunaldi erreleboa gertatu denez, eztabaida prozesuak berak parada ematen duela ikastola izan denaren eta izanen denaren arteko zubi lana egiteko.Teillituk esan zuen bezala, txosten horretan hiru proposamen bateratzen dira. Batetik, 2020. urte arteko ikastolaren eredua, non, besteak beste, ikastola bakoitzaren izaera propioa eta ikastolen kolektiboaren izaera komuna jasotzen diren; bigarrenik, heldu diren sei urteotako plan estrategikoa, hau da, ikastolen erakunde kolektiboaren misioari eta haren ikuspegiari buruzko proposamenak; eta, azkenik, epe horrexetarako proposatzen den ikastolen antolaketa kolektiboa.Horiek guztiak azaldu ondoren, galderak egiteko eta iritzia emateko atala ireki zen. Iritzi batzuk entzun ziren, eta beste batzuek eginiko galderei erantzunez Konfederazioko lehendakariak despeditu zuen ekitaldia. Baina, oraingo aurkezpen hau ikastola guztietan zabalduko den eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko prozesu baten hasiera besterik ez da. Prozesua ikasturtearekin batera despedituko da, behin betiko txostena onartzen denean.