Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa karrikan

Guaixe 2007ko azaroaren 26a

Igandeko aurreneko bilkura Altsasun egin zen eguerdian. Udalak deitutako bilkuran aurten indarkeria mota horregatik hildako emakume bakoitzeko klabelin bat jarri zen kioskoan. 69 krabelinak 20 bat pertsonen artean jarri ziren. Gainera, elizako ezkilak jo zituzten. Arratsaldean beste bi bilkura izan ziren. Etxarri Aranatzen Sakanako Bilgune Feministak deitutako kontzentrazioa zegoen. Emakumeon kontrako indarkeriarik ez leloak 35 pertsona bildu zituen kontzentrazioan. Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak bilkurako aukeratutako leloa Eraso sexistarik ez zen eta harekin bat 75 pertsonak bat egin zuten.