Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bisita hartu zuen lehena Altsasuko taberna izan zen, gau erdia pasa zenean. Drogaren kontrako sarekada zela esan eta txakurrekin ibili ziren tabernetan, ezer atzeman gabe. Bitartean tabernako nagusiei establezimenduko paperak eskatu zizkieten. Jakinarazi zaigunez, amnistiaren aldeko mugimenduaren ikurra zuen guztia eraman zuten taberna batetik. Bestalde, Guardia Civilak ostiralean, 19:15ean, Genbeko kamioi gidari bat atxilotu zuen Altsasun. Baimendutakoa baino 6 aldiz gehiagoko alkohol tasarekin gidatzeagatik atxilotu zuten gizona.