Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
DatuakHorren aurretik zuzendaritzako kideek hitzaldia eskaini zuten odol emate motei buruzkoa. Horretaz gain bideo bat ikusi zuten bildutakoek. Ikus-entzunezkoaren ondoren, elkarteko buruek Irurtzungo odol-emaileen delegazioaren datuak azaldu zituzten. Azaldutakoaren arabera 220 odol emaile ditu ordezkaritzak. Haietatik aurten odola 82k eman dute, iaz baino 7 gehiagok.DominakMahaian afaltzera eseri aurretik Nafarroako Odol Emaileen elkarteak odola ematen bide luzea egin duten pertsonak omendu zituzten. Horien artean dago Antonio Garcia Garcia. 150 alditan odola emateagatik urrezko domina hirukoitza jaso zuen. 100 alditan odola emateagatik urrezko domina bikoitza jaso zuten: Jesus Iriarte Mutiloa, Francisco Jose Juango Franco, Esteban eta Juanito Maestre Martinez, Antonio Mata Galan eta Luis Sarasola Gorriti. Urrezko domina 50 alditan odola eman dutenek jasotzen dute, eta honakoak izan ziren: Jose Mari Amoztegi Zubillaga, Manuel Auzmendi Santander, Mari Carmen Cruz Fabrega, Patxi Goikoetxea Arbizu, Jesus Iriarte Mutiloa, Mª Rosario Lakuntza Arraras, Antonio Mata Galan, Norberto Mutiloa Martiarena, Juan Carlos Osinaga Lakuntza, Jose Peinado Cuesta, Carmen Kerejeta Garmendia, Jose Antonio Rekalde Mariñelarena, Gabriel Sagardia Etxarte, Pilar Sanchez Montes eta Angel Maria Sanz Mutiloa.Zilarrezko domina jaso zuten 25 alditan odola emateagatik: Francisco Javier Goñi Lazkano, Consuelo Moreno Moreno, Lidia Ramirez Legarra, Gabriel Sagardia Etxarte, Jose Mª Urriza Ayer eta Ginesa Maestre Martinez. Gainera, Espainiako odol emaileen federazioak emaile handiaren domina eman zien 75 odol emate egin dituzten Jose Joaquin Osinaga Uzadori eta Pilar Sanchez Montesi.