Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izan ere, herria itxuraldatuko duten bi egitasmo daude udalaren mahai gainean: futbol zelai ondoan aurreikusitako urbanizazio berria eta herriaren hegoaldean, autobia ondoan, aurreikusitako autoendako plataforma logistikoa (30.000 metro karratuko azalera izanen luke eta auto berriak bilduko lituzke, ondoren kontzesionarioetara banatzeko). Hori dela eta, Irañetako Udalak erabaki du lurren hirigintza erabilera zehaztuko duen araudi berria egitea. Araudi berri egiteak 40.000 euroko aurrekontua du eta aurtengo eta hurrengo bi urtetako udal aurrekontuetatik ordainduko da. Izan ere, 2009rako Irañetako hirigintza araudi berria behin-behinean onartua izatea espero da. Hirigintza plan berria egiteko Irañetako Nafarroako Gobernuaren 32.000 euroko aurrekontua jasoko du. Gainontzekoa bere bizkar geldituko da.